lunes, 19 de mayo de 2014

FAMILIA BAKARREKO ETXEBIZITZA 4.0

Lehenengo diseinu hori egin ondoren, zenbait gauza aldatu behar nituen; nire akats nagusia nire etxea gauza gehiegitan inspiratua zegoela zen: kubo forma, liburu bateko etxebizitza, aurreko etxearen egurrezko makilak, partzelaren ertz diagonalaren norabidea..., beraz, gauza bakar batean zentratu eta hori garatzea nuen helburu hurrengo zuzenketa baino lehen.

Kubo forman soilik oinarritzea erabaki nuen, eta kubo horretatik barne-banaketa kanpora ateratzea beste paralelepipedo batzuen bidez.

Honez gain, azkenean erabili ditudan influentziak, Theo Van doesburg-en "Maison d'Artiste"(1) eta "Shift House"(2) Apolo Architects-ena izan dira:                
                                                       (1)
 
                                                                                                       (2)




Kubo formara itzuliz, kubo zentralari indarra emateko, ezin nizkion leihoak ireki, beraz, patio bat egitea erabaki nuen, argia sar zedin.

Zuzenketan eskilarak ere lekuz aldatzeko aholkatu zidaten, erdian kokatzeko eskuragarriagoa izateko.

Garaje eta estudioari dagokienez, etxearekin arreman handiagoa izatea ere esan zidaten.

Zuzenketa guzti horien ondoren, beste zuzenketa bat egin genuen. Zuzenketa horretan, patioa handitzeko, eta baita paralelepipedo handiago batzuen bidez garajea eta estudioa etxeari lotuta egiteko esan zidaten.

Azken zuzenketa honen ondoren benetako entrega baino lehenago izango genuen entrega batentzat prestatu behar izan genuen dena, gure proiektuaren azken zuzenketa bat egiteko ahalik eta hoberen egin ahal izateko azken entrega hori.

Esan zidaten aldaketa guztiak egin nituen, eta azken zuzenketa honetan aldatzeko esan zidatena etxea inguratzen zuen hesia zen, etxeari protagonismoa kentzen baitzion.

Beraz, azkenean, hainbat zuzenketaren ondoren, nire familia bakarreko etxea definitiboki egin dut.

Kubo zentralak 8,5mx8,5mx8,5m-ko dimentsioak ditu. Bertatik ateratzen diren paralelepipedoak 0.68m-ko altueran hasten dira lehenengo solairuan, eta 4,18m-ra bigarrenekoak.

Lehehengo solairuan kubo formako sarrera bat, garajea+egongela diren beste paralelepipedo bat, sukaldea+jangela den beste bat, estudioa den bi mailako beste paralelepipedo bat eta patiorako atea bat daude. Garajetik egongelara sartu zaitezke, eta egondelatik, terraza batera, eskilarak ordez 4 plano handi dituena maila ezberdinetan.

Estudioaren paralelepipedoan bai kaletik baita etxetik ere sar zaitezke.

Bigarren solairuan, hiru logela eta komun bat besterik ez daude. Komuna Estudioaren paralelepipedoaren barne dago, estudiotik sartu ez zaitezken arren.

Estudioak, esan bezala, bi maila ditu: Behekoan, komuna eta bezeren harrera gunea dago, baita lan egiteko mahai luze bat ere. Bigarren solairuan, tailer moduan funtziona dezaken gune bat.

Etxe osoa lehio handiz inguratuta dago, nire kasuan garrantzi handiago eman diodalako argiari bistei baino etxea orientatzerako orduan.

Bistak logeletako lehioak eta distribuzioa egiterako orduan hartu ditut kontuan, gehien bat.

Hona hemen maketa (E:1/100) eta planoak:

 Hego ekialdetik
 Mendebaldetik
 Iparraldetik
Arratsaldez
Goizez

IDEOGRAMA/PIKTOGRAMA -  INFLUENTZIAK
 KOKAPEN PLANOA E:1/500
 KOKAPEN PLANOA E:1/200
 OINAK: LORATEGIA - 1.SOLAIRUA E:1/100
OINAK: 2.SOLAIRUA - ESTALKIA E:1/100
ALTXAERAK: IPARRALDETIK - MENDEBALDETIK E:1/100
 EBAKETAK PATIO ARDITIK: EKIALDETIK - PARRALDETIK E:1/100







martes, 29 de abril de 2014

FAMILIA BAKARREKO ETXEBIZITZA 3.0

Behin ideia buruan neukala, hau garatzeko ordua zen. 

Etxea eraiki beharreko eremuari erreparatuz, ikusi nuen nahiko terreno txikia zela etxebizitza "zabal" bat egiteko eta gainera lorategi handi bat edukitzeko; beraz, aproposena eraikin "konprimitu" bat egitea zela pentsatu nuen, lursaila lau zatitan banatuz, lau zati horietako batean kokatuz, sarrerako atearen aldaean.

Etxebizitza honi ahalik eta probetxu gehien ateratzea da nire helburuetako bat; kokapena zentrikoa dela aprobetxatuz, lorategi eta guzti duen etxebizitza bat egitea, normalean lorategidun familia bakarreko etxebizitzak hiriaren zentrotik urruti egoten baitira.

Eraikin "konprimitua"-ren ideian pentsatzean kubo bat etorri zitzaidan burura. Baina kubo horri beste kubo batzuk itsatsiko nizkion, barne-banaketa baldintzatuko zutenak, eta, horrela, barnetik ere kubo ezberdinak desberdintzeko aukera emanez.

Oraindik eta gehiago ezberdintzeko kubo nagusia erantsitako paralelepipedoetatik, lehenengo hau adreiluzkoa imaginatu nuen, lehen bertan zegoen Sobrino etxea bezala, eta, gainerakoak, metal beltzez eginak.

Lursailari dagokionez, honen erpinetako bat diagonala da, beraz, sarrerako eskilarak honi egokitu dizkiot, elementuek bidetik eraman zaitzaten. 

Atzealdean, terraza bat jarri diot etxebizitzari, bigarren hau lur-mailatik 0.68m-ra baitago.

Terrazetako parte batzuei intimitate pixka bat emateko, lehen zegoen etxean oinarritu naiz; egurrezko makil batzuk bertikalean jarriak zituen:




Garajea lur-mailan utzi dut, eta oraindik kubo nagusira erantsi ez den paralelepipedo baten antza eman nahi izan diot. Halere, oraindik ez daukat argi hor utziko dudan.

Estudioari dagokionez, hasiera batean ere etxebizitzatik kanpo utzi dut, lorategian, baina ez daukat guztiz argi han utzi edo kubo nagusian jarri; pentsatzen eta guzti honi bueltak ematen jarraitu behar dut, noski.

Hona hemen lan-maketa(E:1/200) eta planoak (E:1/100):





Oinak
 Altxaera mendebaldetik
 Altxaera Parketik
 Ebaketa parketik
Ebaketa ekialdetik




martes, 22 de abril de 2014

FAMILIA BAKARREKO ETXEBIZITZA 2.0


Azkenean lortu dut gustuko dudan ideia bat! Egunak eta egunak zirriborroak egiten, etxe desberdinak egiten eta liburuak begiratzen pasa ondoren gustuko dudan etxe bat sortzea lortu dut.





Influentziei dagokienez, haiei buruz idatzitako sarreran guztiz ziur ez nengoela nioen, batez ere Le Corbusierri zegokionez; azkenean, ez dut influentzia gisa hartuko, baina Theo Van Doesburg mantenduko dut. Le Corbusierren ordez, Remodeled Homes liburuan azaltzen den etxe batean oinarritu naiz, izan ere, etxe hori ikusi bezain laster hasi nintzen nire ideia garatzen.

  

Hasiera batean, nahiko azkar bururatu zitzaidan lehenengo diseinu bat, baina ez ninduen guztiz konbentzitzen, beraz beste batengan pentsatzen hasi behar nintzela erabaki nuen. Asko kostatu zitzaidan beste ideia bat garatzea, behin bat edukita zaila delako berriz ere zerotik hastea.

Agobiatzen hasi nintzen, egunak pasatzen zirelako eta ez nuelako gustuko nuen ezer egiten, baina azkenean, inspirazioa itzuli zen!

Berehala zirriborroak eta planoak egiten hasi nintzen, ideia hori garatuz, eta lortu nuen hainbeste bilatutako etxea!

jueves, 17 de abril de 2014

"UDABERRIARK" ASTE KULTURALA

Aste Santuko oporrak baino lehenagoko azken hiru egun hauetan aste kultural bat ospatu da gure eskolan, hainbat ekitaldi ezberdinekin.

Astearte arratsaldean, kontzertuak ikustera joan nintzen lagun batekin, oso giro polita zegoen!

Ekitaldi guzti horien artean bat lehenengo mailako ikasleei egokitu zaigu: Le Corbusierren modulor-ean oinarrituz, azken solairuko terrazan mural bat pintatzea.

Atzo, apirilak 16, ikasle gutxi batzuk bildu ginen terrazan murala pintatzeko. Niri dagokidanez, goizean ezin izan nintzen joan, beraz, arratsaldean gerturatu nintzen. Iritsi nintzenerako gehiena egina zegoen, baina nik ere parte hartzeko aukera izan nuen. Oso gustora ibili nintzen lanean, pena eman zidan goizetik han ez egoteak.

Lan-giro polita zegoen, eta murala oso ongi geratu zen! Hona hemen argazki batzuk:

                    (Murala ezkerretik eskuinera)

















 

martes, 15 de abril de 2014

FAMILIA BAKARREKO ETXEBIZITZA: INFLUENTZIAK

Aste honetarako gure familiako etxebizitzak izan ditzaken bi influentzia aurkitu behar genituen, ideia pixka bat garatzen hasteko.

Nire kasuan, hasierako diseinu bat egin dut,baina oraindik ez daukat guztiz argi nola egingo dudan. Lehenengo diseinu honetarako aurkitu ditudan influentzia esanguratsuenak Theo Van Doesburg eta Le Corbusier arkitektoen obrenak dira.

Theo Van Doesburg-en kasuan, Maison d'artiste eraikinak izan du eragin gehien nire lehenengo ideian; eraikin honekin duen antzekotasuna fatxada bera da, kubo formako modulu ezberdinak eraikin bertikal bati erantsiak egongo balira bezala jarriak daude. Nire kasuan, modulu gutxiago daude, ta ez dira hain kubo formakoak, baina denak era berean elementu bertikal bati erantsiak daude.

0.SOLAIRUA

1. SOLAIRUA

 2. SOLAIRUA

3. SOLAIRUA





Le Corbusierri dagokionez, oraindik ez daukat guztiz argi zein obrak eukiko duen influentzia gehien nire diseinuarengan, beraz, bere obretako bat aukeratzean publikatuko dut.

Bitartean, nire diseinuarengan pentsatzen jarraituko dut.

sábado, 12 de abril de 2014

FAMILIA BAKARREKO ETXEBIZITZA 1.0



 
Tailer bateratua bukatuta, Proiektuak II-ko azkeneko klasean Aste Santuan egiteko proiektu berri bat proposatu digute: Familia bakarreko etxebizitza bat egitea Ondarretan.

Proiektuarekin hasteko, eredu bezala har ditzakegun arkitekto desberdinen aurkezpentxo bat izan genuen.

Ondoren, etxe hau burutuko dugun eremuaren ondoan egoteaz eta egun eguzkitsuaz aprobetxatuz, hara joan ginen apunteak hartzera orubearen dimentsioak eta baita gure etxearen inguru gertua ikusi ahal izateko.


Kalearen oina
Kalearen altxaera, parketik

 Itsasora begira
 Parketik begira
Atzeko hotela eta mendebaldeko etxea

Kasu honetan, inguruko etxeekin izan behar duen integrazioak ez du gehiegi baldintzatzen gure diseinua, etxe guztiak guztiz desberinak baitira; amankomuean dute ezaugarri nagusiena, bakarra ez esatearren, altuera da, hiru solairukoa.

Apunte batzuk hartu ondoren, klasera itzuli ginen, eta dudak galdetzeko aukera izan genuen. Azalpen sakonago bat ere eman ziguten, pista txiki batzuekin batera.

Esku artean dudan proiektu hau asko gustatzen zait kokapenak nahiko askatasun handia ematen duelako etxebizitza diseinatzeko, eta baita familia bakarreko etxebizitza bat egitea oso entretenigarria eta dibertigarria iruditzen zaidalako.